ONGI ETORRI LAGUNA!!
Blog honetan teknologia berriei buruz zenbait informazio interesgarri eskainiko dut, eta hau irakasleok eskolan nola aplikatu dezakegun. Zehatz-mehats Haur Hekuntzan zentratuko naiz nire lan honetan. Espero dut blog honetan gustura murgiltzea, eta parte hartzera gonbidatzen zaitut.

martes, 19 de abril de 2011

Gaitasun digitala

Alfabetizazio digitala, bi modu ezberdinetan uler dezakegu. Lehenengoa teknologia berrietan alfabetatzea (hau da, teknologia berriak erabiltzen irakastea, egunerokotasunean behar izango dituztenean horietaz baliatu ahal izateko) izango litzateke, eta bigarrena teknologia berri hauetaz baliatuz haurrak alfabetatzea.

Nire uste apalean, eskolan garrantzia handiagoa eman beharko diogu lehenengoari, hots, teknologia berriek zertarako balio duten irakatsi beharko diegu, eta modu berean hauen erabilera egokira bideratu.


Azken finean, teknologia berriek informazioa bilatzeko, ekoizteko, komunikatzeko zein beste hainbat gauza egiteko aukera ematen diguten arren, adi egon beharko dugu horren guztiaren atzean dagoenarekin, geure datuak ondo babestearekin, eta interneten erabilera txarrekin ("dohainik" den guztiarekin, sarean dagoen pornografiarekin, informazio faltsuarekin...) 

Honez guztiaz gainera, egia da teknologia berriak erabiliz nolabait eskolan lan egiteko era aldatuko dugula, baita gauzak ikasteko era ere bai. Esate baterako, teknologia berrien bidez birtualki orain urte batzuk imagina ezin genituen gauza asko ikusi eta eurekin esperimentatu dezakegu (eguzkiaren errepresentazioa ikusi dezakegu hurbil, dinosaurioak benetakoak balira bezala ikus ditzakegu...).
Modu honetan, hainbat gai lantzeko era aldatu da, lehen imaginazioa guztiz beharrezkoa zelako bizi ezin genituen egoerak ikasteko, eta gaur egun posible delako hauek (birtualki bada ere) bizitzeko.
Hona hemen hau azaltzen duen bideo bat


Alfabetizazio digitalari buruz informazio gehiago nahi baduzue, hona hemen sarean aurkitu dudan blog interesgarri bat, zeinetan gai honi buruz sakondu egiten den.
http://www.blogger.com/goog_1610261615zaziodigitala.blogspot.com/

domingo, 10 de abril de 2011

Eten digitala

Egizu klik hemen Julio Caberok eten digitalaren inguruan idatzitako artikulua irakurtzeko. Luze xamarra izan arren, merezi du irakurtzeak, eten digitalaren inguruan informazio interesgarri asko ematen baitu, eta hau hezkuntzarekin ere lotzen baitu.

Nik, iruzkin bat egingo dut artikulu honen inguruan, laburpena zuoi guztioi eskaintzeaz gain, gaiaren inguruan pixkat hausnartzeko.


Julio Caberok, eten digitala beti egon den zeozer legez definitzen du. Hau da, betidanik egon dela talderen bat bere ezaugarri edo arrazoi ezberdinen bategatik teknologia berriak eskuratu edo erabili ezin izan dituena ( kultura dela eta, egoera ekonomikoa dela eta…).

Izan ere, askotan entzun izan dugu “internetek aukera ematen digula gizakioi, gauden lekuan gaudela, edozein momentutan informazioa eskuratzeko”. Baina momentutxo batean pentsatzen jarriz gero, jakin badakigu, hau ez dela egia. Internetek ere, batzuoi abantaila mordoa eskaintzen dizkigun bitartean, beste askori oztopoak bakarrik jartzen dizkiola, diskriminatu egiten dituela, baztertu.

Eten digitala beraz, arrazoi ezberdin askorengatik sortzen da gure gizartean; egoera ekonomikoa dela eta, politikoa (herrialdeen medio eta euren interesekin lotutarik dagoena), hizkuntzarekin lotua (interneten hizkuntza nagusia ingelera da, eta beraz, hizkuntza hori ez dakitenentzat baliogarria izateari uzten dio), psikologikoa (premia berezidunak behar dituzten pertsonentzat egokituta ez dagoelako)...

Testuaren idazleak, bi jarrera ezberdin antzematen ditu. Alde batetik "biguna" delakoa, zeinetan eten digitalak sortzen duen arazoa soilik telekomunikazioen teknologi eta informatikaren azpiegituran ikusten den.
Bestetik, "gogorra" izango genuke, eta honetan kapitalismoa oinarritzat duen gure gizarteak sortzen duen ezberdintasun sozial eta ekonomikoan ikusten da arazo nagusia. Herrien bazterketa IKT-ek zeharka sortua ere badago gaur egun, beraz.

Laburbilduz, eten digitala uste baino handiagoa da, eta honek sortzen dituen oztopoek ondoriotzat dakarte mundu osoan zehar pertsona askoren bazterketa soziala.


Eta irtenbidea non bilatu? Eten digitala nola gelditu? Konpondu? Testuaren arabera, iritzi ezberdinak daude gizartean. Batzuek, interneterako sarrera unibertsalizatzen den momentuan arazoa konponduko dela pentsatzen duten bitartean, beste askok uste dute desberdintasun soziala konpontzen ez den arte, eten digitala ez dela bukatuko, eta are gehiago, handitu egingo dela esaten dute. Teknologia berriek zerbitzu berriak eskainiko dituzte, baina beti kolektibo berdinak izango du hauek erabiltzeko aukera, eta baztertuek berdin jarraituko dute, hau  azken finean, arazo sozioekonomikoa baita.

Hezkuntzari begira, esan beharra dago eragin handia izango duela eskoletan. Egia esan, egun ere nabaritzen dugu hau, maiz ikasleek teknologia berriei buruz irakasleek baino gehiago dakite, adibidez. Hau, teknologia hauek gizartean bizkortasun handiz txertatu direlako da, eta irakasleek ez dutelako denborarik izan hauetan guztietan formatzeko, eta maneiatzen ikasteko.

Beraz, argi ikusten da irakaskuntzan aldaketak suposatuko dituela: alde batetik, irakasleek formazioa jaso beharko dutelako teknologia berri hauetan, eta beste aldetik, ikasleei hauek erabiltzen irakatsi beharko zaielako eskolan.

 Bukatzeko, eten digitala gelditzea ia ezinezkoa dela esan genezake, teknologia berriek aurrera jarraituko dutelako berrikutzak eskaintzen. Guk, irakasleok egin dezakegun gauza bakarra zera da, gure ikasleak kontzientziatu, eten digitalaren berri eman, eta munduan askok eta askok erabili ezin dituzten teknologia berri hauek erabiltzeko jarrera egokia irakatsi.

miércoles, 6 de abril de 2011

TESTU BIRSARTUA, Zertarako BLOG-ak Haur Hezkuntzan?


Zergatik blogak Haur Hezkuntzan? Nola erabili? Zertarako? Blogak oso erabilgarriak dira gaur egungo gizartean, oso erraz sor daitezke, eta edonork parte har dezake bertan iritzia emanez eta bestelako ekarpenak eginez. Modu honetan, Haur Hezkuntzan ere erabilgarriak izan daitezkela pentsatzen dut, nola edo hala. Gure Haur Hezkuntzako ikasgelan teknologia berriek presentzia izan behar dute, hau baita ikasgelatik at eta euren etorkizunean aurkituko duten errealitatea. Horregatik ikasgelan, esate baterako BLOG-ei erabilpen bat ematea oso positiboa izan daiteke. Internet eta ordenagailuen mundura pixkat hurbiltzen joan daitezen. BLOG-ak lantzen gabiltzan gaien inguruan sor ditzakegu, eta bertan klasean egiten ditugun gauzak idatzi, lantxoen argazkiak igo, edota egindako ibilaldietan ateratako argazkiak... Horrela, bide batez gurasoak ere informatuta izango ditugu klasean egiten ditugun ekintzen inguruan, eta haurrak etxean ere gurasoekin konpartitu ahalko dituzte ikasi dituzten gauzak pantailaren aurrean.

lunes, 4 de abril de 2011

INFORMAZIOAREN GIZARTEAN BIZI GARA

Gizartea, erlojuen orratzekin batera doa aurrera, aldatu egiten da etengabe, eta aldaketa hauek azken urteetan oso nabariak izan direla esan genezake.

Teknologia berriek mundua eraldatu dute, gizakion bizimodua jada ez da lehengo berdina, geure artean harremantzeko era aldatu da, erosotasun handiak eskaini dizkigu... baina dena ez dira abantailak, ez horixe.

Teknologia berri hauen menpe gaudela esatera ausartuko nintzateke, hauek erabiltzera ohitu gara eta kasu askotan ezin dugu imaginatu geure egungo bizitza hauek gabe.

Zerezanik ez kontrolaren inguruan. Teknologia berriek gizakion datu, argazki eta informazio mordoa bil dezakete, eta modu honetan kontrola handia izan daiteke.

Horrelako ezer ez zaio gertatzen ordea, internetik ez duen gizabanakoari. Pertsona hori kontrolatzea benetan zaila izango litzateke, bai, baina aldi berean gizaki horrek hainbat eta hainbat oztopo aurkituko ditu bere bidean, bizitzeko eran eta abar, dena baitago neurtua teknologia berriak erabiltzen dugunontzat.
Beraz, esan genezake teknologia berrien mundu honetan sartzeko aukera ez dutenentzat(euren gizartearen atzerapen teknologiko edo egoera dela eta...)hau guztia hesi edo oztopo bat izan daitekela gizarteratzeko orduan.

Nik, honetaz hausnartzen dudan bakoitzean, zera pentsatzen dut:
Ze puntutaraino hel daitezke aldaketa hauek geure gizartean? Ba al dago mugarik, edo urte batzuen buruan mundu birtual batean biziko gara?

Zuei ere, irakurle maiteok, zuen eritzia ematera gonbidatzen zaituztet berriro. Iruditzen zait gai hau hausnartzeko modukoa dela, geure etorkizuna nolabait baldintzatuko delako aipatutako horrekin guztiarekin.

Eta bukatzeko, ondorengo bideo hau eskegiko dut hemen, buruari pixkat eragin diezaiozuen.

domingo, 27 de febrero de 2011

"The machine is us"

"The machine is us" bideoa. Interesgarria.


 
Aktiboki parte hartzeko, ezagutza sortu eta konpartitzeko, informazioa bilatu eta trukatzeko, komunikatzeko... gauza asko egiteko aukera ematen digu internetek, teknologia berri honek, Web 2.0-ok.

Informazio ezberdina guztien eskura jartzeko modu berri hau, oso malgua izateaz gain erraza da erabiltzen, hau da, ordenadoreetan aditua izan gabe hainbat eta hainbat aukera ematen ditu blog edota webgune ezberdinetan parte hartzeko.

lunes, 14 de febrero de 2011

Web 2.0

Datorren asterako ikusi beharreko bideoa

Egizu klik hemen bideo honi buruzko artikulu bat irakurtzeko.