ONGI ETORRI LAGUNA!!
Blog honetan teknologia berriei buruz zenbait informazio interesgarri eskainiko dut, eta hau irakasleok eskolan nola aplikatu dezakegun. Zehatz-mehats Haur Hekuntzan zentratuko naiz nire lan honetan. Espero dut blog honetan gustura murgiltzea, eta parte hartzera gonbidatzen zaitut.

domingo, 10 de abril de 2011

Eten digitala

Egizu klik hemen Julio Caberok eten digitalaren inguruan idatzitako artikulua irakurtzeko. Luze xamarra izan arren, merezi du irakurtzeak, eten digitalaren inguruan informazio interesgarri asko ematen baitu, eta hau hezkuntzarekin ere lotzen baitu.

Nik, iruzkin bat egingo dut artikulu honen inguruan, laburpena zuoi guztioi eskaintzeaz gain, gaiaren inguruan pixkat hausnartzeko.


Julio Caberok, eten digitala beti egon den zeozer legez definitzen du. Hau da, betidanik egon dela talderen bat bere ezaugarri edo arrazoi ezberdinen bategatik teknologia berriak eskuratu edo erabili ezin izan dituena ( kultura dela eta, egoera ekonomikoa dela eta…).

Izan ere, askotan entzun izan dugu “internetek aukera ematen digula gizakioi, gauden lekuan gaudela, edozein momentutan informazioa eskuratzeko”. Baina momentutxo batean pentsatzen jarriz gero, jakin badakigu, hau ez dela egia. Internetek ere, batzuoi abantaila mordoa eskaintzen dizkigun bitartean, beste askori oztopoak bakarrik jartzen dizkiola, diskriminatu egiten dituela, baztertu.

Eten digitala beraz, arrazoi ezberdin askorengatik sortzen da gure gizartean; egoera ekonomikoa dela eta, politikoa (herrialdeen medio eta euren interesekin lotutarik dagoena), hizkuntzarekin lotua (interneten hizkuntza nagusia ingelera da, eta beraz, hizkuntza hori ez dakitenentzat baliogarria izateari uzten dio), psikologikoa (premia berezidunak behar dituzten pertsonentzat egokituta ez dagoelako)...

Testuaren idazleak, bi jarrera ezberdin antzematen ditu. Alde batetik "biguna" delakoa, zeinetan eten digitalak sortzen duen arazoa soilik telekomunikazioen teknologi eta informatikaren azpiegituran ikusten den.
Bestetik, "gogorra" izango genuke, eta honetan kapitalismoa oinarritzat duen gure gizarteak sortzen duen ezberdintasun sozial eta ekonomikoan ikusten da arazo nagusia. Herrien bazterketa IKT-ek zeharka sortua ere badago gaur egun, beraz.

Laburbilduz, eten digitala uste baino handiagoa da, eta honek sortzen dituen oztopoek ondoriotzat dakarte mundu osoan zehar pertsona askoren bazterketa soziala.


Eta irtenbidea non bilatu? Eten digitala nola gelditu? Konpondu? Testuaren arabera, iritzi ezberdinak daude gizartean. Batzuek, interneterako sarrera unibertsalizatzen den momentuan arazoa konponduko dela pentsatzen duten bitartean, beste askok uste dute desberdintasun soziala konpontzen ez den arte, eten digitala ez dela bukatuko, eta are gehiago, handitu egingo dela esaten dute. Teknologia berriek zerbitzu berriak eskainiko dituzte, baina beti kolektibo berdinak izango du hauek erabiltzeko aukera, eta baztertuek berdin jarraituko dute, hau  azken finean, arazo sozioekonomikoa baita.

Hezkuntzari begira, esan beharra dago eragin handia izango duela eskoletan. Egia esan, egun ere nabaritzen dugu hau, maiz ikasleek teknologia berriei buruz irakasleek baino gehiago dakite, adibidez. Hau, teknologia hauek gizartean bizkortasun handiz txertatu direlako da, eta irakasleek ez dutelako denborarik izan hauetan guztietan formatzeko, eta maneiatzen ikasteko.

Beraz, argi ikusten da irakaskuntzan aldaketak suposatuko dituela: alde batetik, irakasleek formazioa jaso beharko dutelako teknologia berri hauetan, eta beste aldetik, ikasleei hauek erabiltzen irakatsi beharko zaielako eskolan.

 Bukatzeko, eten digitala gelditzea ia ezinezkoa dela esan genezake, teknologia berriek aurrera jarraituko dutelako berrikutzak eskaintzen. Guk, irakasleok egin dezakegun gauza bakarra zera da, gure ikasleak kontzientziatu, eten digitalaren berri eman, eta munduan askok eta askok erabili ezin dituzten teknologia berri hauek erabiltzeko jarrera egokia irakatsi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario