ONGI ETORRI LAGUNA!!
Blog honetan teknologia berriei buruz zenbait informazio interesgarri eskainiko dut, eta hau irakasleok eskolan nola aplikatu dezakegun. Zehatz-mehats Haur Hekuntzan zentratuko naiz nire lan honetan. Espero dut blog honetan gustura murgiltzea, eta parte hartzera gonbidatzen zaitut.

martes, 19 de abril de 2011

Gaitasun digitala

Alfabetizazio digitala, bi modu ezberdinetan uler dezakegu. Lehenengoa teknologia berrietan alfabetatzea (hau da, teknologia berriak erabiltzen irakastea, egunerokotasunean behar izango dituztenean horietaz baliatu ahal izateko) izango litzateke, eta bigarrena teknologia berri hauetaz baliatuz haurrak alfabetatzea.

Nire uste apalean, eskolan garrantzia handiagoa eman beharko diogu lehenengoari, hots, teknologia berriek zertarako balio duten irakatsi beharko diegu, eta modu berean hauen erabilera egokira bideratu.


Azken finean, teknologia berriek informazioa bilatzeko, ekoizteko, komunikatzeko zein beste hainbat gauza egiteko aukera ematen diguten arren, adi egon beharko dugu horren guztiaren atzean dagoenarekin, geure datuak ondo babestearekin, eta interneten erabilera txarrekin ("dohainik" den guztiarekin, sarean dagoen pornografiarekin, informazio faltsuarekin...) 

Honez guztiaz gainera, egia da teknologia berriak erabiliz nolabait eskolan lan egiteko era aldatuko dugula, baita gauzak ikasteko era ere bai. Esate baterako, teknologia berrien bidez birtualki orain urte batzuk imagina ezin genituen gauza asko ikusi eta eurekin esperimentatu dezakegu (eguzkiaren errepresentazioa ikusi dezakegu hurbil, dinosaurioak benetakoak balira bezala ikus ditzakegu...).
Modu honetan, hainbat gai lantzeko era aldatu da, lehen imaginazioa guztiz beharrezkoa zelako bizi ezin genituen egoerak ikasteko, eta gaur egun posible delako hauek (birtualki bada ere) bizitzeko.
Hona hemen hau azaltzen duen bideo bat


Alfabetizazio digitalari buruz informazio gehiago nahi baduzue, hona hemen sarean aurkitu dudan blog interesgarri bat, zeinetan gai honi buruz sakondu egiten den.
http://www.blogger.com/goog_1610261615zaziodigitala.blogspot.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario